XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beraz, bixtan da klase bitan banatze honek zer nola ukituko zuen lehengo gizarte egitura, eta are, bien arteko diferentzia gero eta sakonago, nabarmenago gertatu bait zen.

Bestalde, bi klase hauen alboan ba zen kolazos zeritzan beste bat: politika eskubide gabeko esklabo hutsak ziran, jauntxo edo komentuen ogipean.

Jatorriz, agidanean, atzerritarrak ziran, gudatean gatibu atzemanik, bertan geldieraziak.

Etzen ugaria sail hau, geroz besterik gertatu ba zen ere. Hona nola.

Kastillako Alfonso XI na erregetzat hautatu zutenean arabarrek, edo honengana jo zutenean behintzat, Erdi Haroan aurreratxo beraz, hanitz laborari libre jauntxoen menpeko egin ziran, erregek hauei dohaintzat emaniko aberastasunak zirala bide.

Erregek kastellanoekin bezala jokatu zuten arabarrekin ere.

Eta honela, Kastillako etxaldeen gisa, Araban ere izan zen zenbait nagusigoa, lurrandi zabalen jabe zena, eta berez libre zen jendea frango esklabotzat zeukana.

Laburtuaz bada, eman genezake Arabako gizartekeraren berri: - Haseran, eskualde hauetan bizi zen jendearen artean, aintzinatiko euskal leinuek (karistio eta barduloetariko ziran) izan zuten berdintasunaren moldeak zituen gizartea; ondoren, erasoaldi eta gudateak dirala bide, jauntxo eta laborarien artean sorturiko diferentzia, are nabarmenago, geroz, Alfonso XInak jauntxoei nagusigoak emanik, hainbat jende libre jauntxoen esklabo bihurtuaz, gertatu zena.

- Laborantza eta abel-hazkuntza ziran ekonomi-iturriak.

Lurraldeak emaritzat hartzen zituzteneko agiriak zer labore mota egiten zen azaltzen digute: gari, garagar, mahasti, sagardi, eta beste zenbait fruitu-arbola.

- Ba dira ola bakar batzuek ere, arotz ermenteri eta eihera (errota), gehienak komentu eta jauntxoenak, noski.

- Jabetza txikiaren alboan, lurrandien jabetza dager.